XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gasteizerako bidea ongi zetorkidan, beraz.

Roulottea kotxeari lotu ondoren abiatu ginen hirurok, ni beraiekin sartu nintzelarik kotxean.

Kotxea gidatzen zuena Markus zen, Gô*tenbergen jaiotako eskulturgilea.

Bere asmoa Estatu Batuetara joatea zen, bertan geratzeko eta horixe pentsatzen zuen egitea hurrengo irailean.

Bitartean Europa osoa ari ziren korritzen eta Afrika ere ukitu nahi omen zuten, Tangerera ailegatuz.

Samuel zuen izena bere adiskideak baina denek Sam deitzen omen zioten.

Honek urtebete edo pare bat urte gazteago zirudien, itxuraz behintzat, eta Stockholmen jaio eta bertan bizi omen zen.

Ekonomia ikasketak amaitu berriak zeuzkan eta bere aitari kasu eginez familia-entrepresan lan egitera sartu aurretik urte sabatikoa hartuz Markusi laguntzen zion ibilaldi luze horretan.

- Ameriketan diru asko dago hasi zen Markus hizketan behin abiatu ginenean. Eta emakume eder ugari...

Ni beraien atzean nindoan eserita, eserleku luze batean, eta Markusek, hori esaten ari zela, niregana bueltatzen zuen burua irribarre maliziotsua erakutsiz.

-... gazte kementsua naiz oraindik eta sasoian nago.

Pentsatua dut non jarriko naizen bizitzen.

- A, bai? Non bada? esana nien erdi amerikanoa eta erdi euskalduna nintzela kotxera sartzerakoan.

- Denver, Coloradon.

Hara joango naiz eta bertan jarriko bizitzen.

Nire eskulturgintzarako lekurik aproposena hori dela iruditzen zait.

- Zer ba? harrituta ari nintzen geratzen ikusirik gizaseme hark zeukan segurtasuna eta finkotasuna denerako.

- Bi arrazoirengatik bereziki: bat, diru asko mugitzen delako Denver-en, hara joaten baitira eskiatzera artista, zine munduko ospetsu eta aberats guztiak.

Eta bi, eguraldiarengatik.

Bai, bai, ez harritu hala esan zidan berriro burua atzera jiratuz.

Nik klima ona behar dut ene lanerako.